Arin arin eta fandangoaren inguruko ikastaroa jarri nahi dute martxan Ikaztegietan, maiatzaren erditik San Joanak bitarte. Ikastaro azkarra izango dela azaldu dute udaleko kultura batzordetik. Astearteetan izango lirateke klaseak, 19:45etik 20:45era. Izena emateko 943 65 33 29 telefono zenbakira deitu behar da, eta horretarako azken eguna gaurkoa da.