Mus Txapelketako kanporaketa, Ikaztegietan

Ataria 2013ko urtarrilaren 9a

Ostiralean, hilak 11, Euskal Herriko V. Mus Txapelketako kanporaketa izango da Ikaztegietan. Ostatuan izango dira partidak, eta 22:00etan irekiko dute izen ematea. 22:30ean hasiko dira jokoan. Finala martxoaren 9an izango da Agurainen (Araba), eta txapeldunek txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera lau lagunentzako bidaia irabaziko dute. Parte hartzaile guztiak  oroigarri bat jasoko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!