Hiru urteko etenaren ondoren, babarrun lehiaketa herrikoia berreskuratu dute Ibarran, eta, parte-hartzea ikusita, badirudi deialdiak arrakasta izan duela. 15 bikotek hartu dute parte, eta lehia bizia egon da.
Emakumez osatutako epaimahaia izan dute: Iriarte jatetxeko Maialen Belaunzaran, Danon Txokoa tabernako sukaldari ohi Itsaso Calviño eta Izaskun tabernako Izaskun Olariaga izan dira babarrunak dastatzeko ardura izan dutenak.
Lehenengo fasean, 15 plateretatik 8 aukeratu dituzte, eta horien artean erabaki dituzte hiru irabazleak. Bigarren eta hirugarren postuen artean berdinketa egon da, gainera. Azkenean, Juan A. Rodriguez eta Puy Garciak osatutako bikoteak egin ditu babarrun onenak; bigarren Peio Goñi eta Mara Goñi geratu dira, eta hirugarren Imanol Leunda eta Tamara Loriente.
Behin lehiaketa bukatuta, babarrun-jatea egin dute Xepla eta Sendi Ekintza elkarteetan.