Unai Iribarrek talde berria izango du ondorengo bi urteetan

Txirrindulari ibartarrak Caja Rural-Seguros RGA taldearekin arituko da 2027 eta 2028 denboraldietan. Iribarrek bost urte egin ditu profesionaletan, Euskaltel Euskadi eta Kern Pharmaren elastikoekin, eta ibilbide berria hasiko du talde nafarraren proiektuaren barruan.

Iribarrek aurten Tour de Langkawiko sailkapen nagusian hirugarren amaitu du, eta seigarren izan da Classic Grand Besançonen. Iaz, berriz, zazpigarren postua lortu zuen Giro della Romagnan. WorldTourrean ere aritu da, Itzulian eta Espainiako Vueltan.

«Oso pozik nago Caja Rural-Seguros RGA bezalako talde historiko batean fitxatzeaz», adierazi du. Bere helburu nagusietako bat lehen garaipen profesionala lortzea izango da. Eskalatzaile gisa definitzen du bere burua, eta 2027tik aurrera bere ekarpena talde nafarraren goranzko ibilbidean jarri nahi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!