Bizikleten katalogoa sortu du Ibarrako Udalak

Udal gordailuan aurkitzen diren bizikleta eta patinete abandonatuak biltzen dituen webgunea da, eta bi hilabete igarota inork erreklamatu ez baditu, hondakin bihurtu daitezke.

Ibarran bizikletak aparkatzeko hainbat gune daude, baina askotan denbora luzez bertan uzten dira, mugimendurik gabe. Horregatik, abandonu zantzuak dituen bizikleta bat agertzen denean, Udaltzaingoak informazio pegatina jartzen dio. Hamabost egun igaro eta bizikleta lekutik mugitu ez bada, Udaltzaingoak udal gordailura eramaten du. Gordailuan, bizikletari argazkia egiten zaio eta kode bat esleitzen zaio, ondoren, katalogoan argitaratzeko. Bi hilabete igaro eta inork erreklamatu ez badu, bizikleta hondakin bihurtu daiteke. Informazio gehiagorako bizikleten katalogoa irakurri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!