San Bartolome plazako eliza aterpe klimatiko gisa zabalik egongo da uztailaren 6tik 12ra

Ataria 2026ko uztailaren 6a

Muturreko tenperaturei aurre egiteko eta herritarren ongizatea sustatzeko, San Bartolome plazako eliza aterpe klimatiko gisa egongo da zabalik 12:00etatik 20:00etara.

Ibarrako eliza tenperatura altuetatik babesteko eta atseden hartzeko erabili ahal izango da uztailaren 6tik 12ra, 12:00etatik 20:00etara. Bertaratzen diren guztiei eskatzen zaie instalazioak, ingurunea eta bertako materiala errespetatzeko, baita barruan isiltasuna eta giro egokia mantentzeko ere, guztiek espazioaz baldintza egokietan gozatu ahal izan dezaten. Adingabeek heldu batek lagunduta sartu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!