Erronkaren erdibidea eginda

Leyre Carrasco 2026ko uztailaren 4a

Izaskun izan da UTT Erronkaren topagunea; probaren erdia izateaz gain, erreleboka egindako modalitatean aldaketa egiteko lekua izan da, baita mokadu bat hartzeko ere.

Izaskunen egin dute, batetik, lekuko aldaketa erreleboka parte hartzen ari diren mendi korrilakariek. Bikoteak elkar ukitzea nahiko bazuen ere, eta batek atseden hartzen zuen bitartean, besteak probaren bigarren zatiaren hasierari ekiten zion. Banaka parte hartzen ari diren batzuk Izaskunen geratu dira indarrak hartzeko, zerbait edan eta janez, eta arroparen bat aldatzeko.

Honela geratu dira Izaskungo sailkapenak:

  • Gizonezkoak bakarka
    • Hodei Lujanbio, 04:05:23
    • Jokin Garcia, 04:05:40
    • Igor Olalde, 04:10:58
  • Emakumezkoak bakarka
    • Sandra Sevillano, 05:04:23
    • Eva Lizarralde, 05:94:32
  • Gizonezkoak erreleboka
    • Mattin Intxaurrondo / Aritz Intxaurrrondo, 03:42:6
    • Jokin Tolosa / Xabat Maioz, 03:52:44
    • Eneko Portu / Saioa Martinez, 03:55:02
  • Emakumeak erreleboka
    • Carole Suhart / Kattin Ospital, -
    • Leire Rajado / Xabier Irastorza, 06:14:25
    • Ainhoa Egiguren / Yashira Navas, 05:34:41

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!