Dagoeneko abiatu dituzte Ibarrako Belabieta kiroldegian uda honetarako antolatu dituzten helduentzako kirol ikastaroak. Uztailaren 30era egingo dituzte, eta guztira, bost saio egingo dituzte. Horietako bi saiotan oraindik lekuak geratzen dira:
- Hirugarren adina. Astearte eta ostegunetan, 09:00-09:50.
- Tonifikazioa. Astelehena eta asteazkenetan, 18:30-19:20.
Plaza guztiak bete arte izen-emateak zabalik egongo dira eta horretarako interesa dutenek kiroldegian bertan eman ahalko dute izena; bazkideek 36 euro ordainduta eta bazkide ez direnek 47 euro.