Amaitu berri den ikasturtean 80 ikasle inguru aritu dira Ibarran eskaini diren pintura, eskulanak, egur taila, altzarien itxura aldatzea, ehoziriak eta tai chi tailerretan. Urtero egin ohi den modura, tailer horietan egindako lanen erakusketa osatu da eta Ibarrako kultur etxean izango da ikusgai ostirala arte.
Kultur etxeak hurrengo ordutegia izango du: uztailaren 30era arte izango da zabalik, 09:00tatik 14:00etara, eta asteazkenetan, berriz, 9:00tatik 16:00ak arte zabalduko dute.