Ibarrako erraldoi eta buruhandien lehen topaketa egingo dute larunbatean. Ibarrako konpartsak antolatu du egitasmoa eta 11:00etatik aurrera erraldoien erakusketa egingo dute plazan, herritarrek horiek gertuagotik ikusteko aukera eskainiz. Ondoren, 11:30ean, topaketari hasiera emango diote eta kalejiran ibiliko dira herrian zehar.