20 euro ordaindu eta 30 euroko erosketa egiteko aukera

Ataria 2026ko maiatzaren 5a

Ostegunean Ibarrako saltokietan erosketak egiteko bonuak erosi ahalko dira.

Hilaren 7an, osteguna, Ibarrako saltokietan erosketak egiteko bonuak erosi ahalko dira. Bonu horiekin 20 euro ordainduta, 30 euro gastatu ahal izango dira herriko saltokietan. 

Bonuak Euskal Herria kaleko 12. zenbakian hartu ahalko dira, 19:00etatik 20:00etara, eta NAN fisiko bakoitzeko bonu bakarra erosi ahal izango da eta ezingo dira eskudiruagatik trukatu. Pertsona bakoitzak gehienez, bi NAN eraman ahalko ditu. 

Bonuak kontsumitzeko dendak

  • Karlatz Garagardotegia
  • Maivision optika
  • Oramahai Makiu
  • Bikoitz arrandegia
  • Maial estetika
  • Laos ileapaindegia
  • Ekin fisioterapia zentrua
  • Joxe Mari Barriola harategia
  • Oreka belardenda
  • Elduaran hortz klinika
  • Uranga harategia
  • Ibarburu janaridenda (Coviran)
  • Errazkin Artola harategia
  • Goxobi
  • Eguzkilore taberna
  • Tarukutraku
  • J.B. Barriola harategia
  • Kiribil ileapaindegia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!