Sexualitateaz ariko dira larunbatean, Ibarran

Ataria 2026ko martxoaren 25a

Treba Nerabeak egitasmosaren harira, sexualitatearen inguruko ikastaroa egingo dute larunbatean, 16:00etatik 18:00etara, Ibarrako Gaztezulon. Doakoa izango da baina aurretik eman beharko da izena.

Ibarrako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin batera, Treba Nerabeak egitasmoaren baitan, Sexualitatea: Plazerra, adostasuna eta zaintza izeneko tailerra antolatu dute, Ageda Blasco trabatzaileak gidatuta. Saio horretan praktika seguruak, pornografia, STIen prebentzioa, sextingaren erabilera kontzientea eta sexortsiotik/groomingetik edo beste sexu-indarkeria digital batzuetatik bereiztea erakutsiko dute, besteak beste.

Tailer hau 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago eta parte hartzeko metodologiak nerabeen arteko horizontaltasuna bilatuz erabiliko dira. Parte hartzeko tailerrak izango dira erakustaldi praktikoekin, role-playingarekin eta kasuen analisiarekin.

Saioa larunbatean izango da, 16:00etatik 18:00etara, Ibarrako Gaztezulon. Parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Gaztezulon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!