Ibarrak laugarren egin du Munduko Txapelketaren lehen egunean

Ataria 2026ko martxoaren 12a

Taipein ari dira jokatzen sokatira txapelketa eta gaur pisu baxueneko jardunaldia izan da.

Ibarra Sokatira Taldeak ezin izan du dominarik lortu Taiwaneko hiriburuan jokatzen ari den Munduko Txapelketaren lehen jardunaldian. Gaurkoan kluben arteko txapelketa izan da jokoan pisu baxuenean, hau da, 500 kilotan. Talde guztiak nahiko irristatu dira goma gainean, Ibarrako kideek azaldu dutenez. Atzo antolakuntzakoak gomak garbitzen aritu ziren, eta erabilitako produktuek eragin dute zorua irristakor egotea. 

Emakumezkoen taldea bakarrik joan da Munduko Txapelketara, AEBek eta Israelek Irani eraso egin eta gero sortutako egoeran hegaldiekin izandako arazoek asko garestitu zutelako bidaia, eta horrez gain, ez zen posible izan kide guztientzat batera hegaldiak topatzea. Klubeko Lander Otermin ere joan da bertara, eta gaur Abadiño taldearekin parte hartu du 600 kiloko mailan eta brontzezko domina lortu dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!