Jon Arozenak jaso du merezitako omenaldia

Ataria 2026ko martxoaren 11

Atzo egindako omenaldian ateratako taldeko argazkia.

Olatz Landa Tolosaldea LHIIko zuzendariak SpainSkills lehiaketan lortutako urrezko dominaren garrantzia azpimarratu zuen; «Euskadik lortu duen soldadurako estatu mailako lehenengo urrezko domina da», nabarmendu zuen. Jon Arozenak duen ikasteko gogoa, irmotasuna eta umiltasuna azpimarratu zuen, eta bere garapena «ikaragarria» izan dela gehitu zuen. Shangai eta Dusseldorferako zorterik onena opa zion Joni berari eta bere tutore Enrike Odriozolari. Hain justu, tutoreari buruz esan zuen bere ikasleek azken hiru EuskoSkills lehiaketetan urrezko domina lortu dutela, «bailarako soldadurako erreferente bat dela erakutsiz».

Olatz Landa Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko zuzendariaren hitzartzea.

Arozena Cadinox enpresan ari da lanean, FP duala ereduaren barruan, eta omenaldian bertako lankideak izan ziren, baita bere senitartekoak eta Ibarrako alkatea ere.

Arozena eta bere tutore Enrike Odriozola atzoko omenaldian.

Igor Zapirain Ibarrako alkateak ere hitza hartu zuen ekitaldian; gaztearen ibilbidea eta lehiaketan lortutako urrezko domina goraipatu zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!