Data aldaketak izan dira Ibarrako energia komunitateko saioetan

Ataria 2025eko urriaren 28a

Azaroaren 5ean eta hilaren 19an egingo dituzte azken saioak; biak kultur etxean izango dira, 18:00etan hasita.

Energia komunitateak sortzeko prozesuarekin lanean jarraitzen du Ibarrako Udalak. Hain justu, urriaren 8an egin zuten lehen saioa, eta bertan Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatua eta Igor Zapirain Ibarrako alkatea izan ziren azalpenak ematen. Saio horien helburua da ibartarrek informazioa jaso ahal izatea, antolatzea eta beren energia-komunitatea sortzeko lehen urratsak ematea, energia berriztagarria sortzearen eta partekatzearen abantailei etekina aterata.

Datozen saioak ordea, data aldaketa izan dute. Hala, hurrengo saioak azaroaren 5ean eta azaroaren 19an izango dira, kultur etxean, 18:00etan hasita. Interesa duten herritar guztiek parte hartu ahalko dute. Azken bi dinamizazio-saioetan energia-komunitate baten parte izateak dakartzan onura ekonomikoak aztertuko dituzte, baina baita sozialak, komunitarioak eta ingurumenekoak ere. Era berean, energia komunitate bat nola kudeatu eta martxan jartzen ikasiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!