Alurr Dantza Taldeak hainbat emanaldi eskainiko ditu udaran

Ataria 2025eko ekainaren 19a

Izaskungo festetan zein Ibarrako Gazte Festetan emanaldiak egin eta gero, udaran eskainiko dituzten saioei begira jarri dira Alurr taldekoak.

Taldeko dantzari gazteenen kasuan, Belauntza eta Lazkaoko dantza saioetan hartuko dute parte asteburuan. Emanaldiei dagokionez, udara honetarako hiru emanaldi eskainiko dituzte. Lehenengoa igande honetan egingo dute Bidania-Goiatzen Loratuz eskainiko dute. Ibarrako dantza taldeak udaran eskainiko dituen beste bi emanaldiak: Sustraien taupada eta Laia ikuskizunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!