Emozioak elkarrekin kudeatzen

Leyre Carrasco 2025eko apirilaren 6a

'Gazte, emozioen jabe!' izeneko egitarauaren bueltan bildu dira, goizean, Ibarrako Txontxo lokalean. Donna Apellaniz terapeuta emozionalak gidatu du gaurko saioa eta ikasketekin sortzen diren kezkak eta emozioak nola kudeatzen ikasten aritu dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzatik sustatzen den Gazteak Auzolanean egitasmoaren barruan, hitzaldi eta tailer sorta antolatu du Ibarrako gazte talde batek. Egitarau horri Gazte, emozioen jabe! izena jarri die eta, hain justu, gaur, bigarren saioa izan dute Txontxo lokalean. Donna Apellaniz terapeuta emozionalak gidatu du gaurko saioa, eta bertan ikasketek sortzen dituzten kezkak eta emozioak nola kudeatzen ikasten aritu dira.

Hemendik aurrera lanketa horretan ariko dira. Saioak igandeetan egingo dituzte, Txontxon, eta terapeuta emozionalaz gain, Oihana Calderero psikologoak ere gidatuko ditu. Apellanizen hurrengo saioa maiatzaren 25ean, 11:00etatik 13:00etara izango da; eta Caldereroren saioak, berriz, maiatzaren 11 eta 18an eta ekainaren 1ean, 10:00etatik 12:00etara. Saio guztiak doakoak izango dira, eta herritar guztientzako zabalik egongo dira, izan ibartarra edo ez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!