Ataria TB

Iñaki Pakea oroitu eta txirrindularientzako errespetua eskatu dute

Ataria 2025eko martxoaren 8a

Nahikoa da! Errespetatu txirrindulariak lelopean protesta egin dute Usurbilen gaur eguerdian. Protesta horrekin, iragan astelehenean, martxoaren 3an, Usurbilen izandako istripua salatu dute. N-634 errepidean gertatu zen istripua. 53 urteko txirrindularia jo zuen kamioi batek, eta ondorioz hil egin zen.

Hildako ibartarra Iñaki Pakea Arsuaga zen. Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko zuzendaria eta ezaguna eskualdean, bai hezkuntza munduan, bai eta kirol munduan ere.

Usurbilgo mobilizazioan Pakearen senide eta lagunak izan dira, baita Ibarra eta Tolosako alkateak ere, Igor Zapirain eta Andu Martinez de Rituerto.

Gaurko ekimenaren kronika zabala, berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!