Jendaurrean aurkeztu dute Uzturpe Ikastolako jolastoki berritua

Ataria 2024ko abenduaren 14a

Uztailean hasi zituzten ikastolaren kanpoko espazioa berritzeko lanak eta gaur goizean aurkeztu dute ikastetxeko gurasoen eta haurren aurrean.

Joan den uztailean hasi ziren Ibarrako Uzturpe Ikastolaren kanpoko espazioa berritzen eta, gaur goizean, ikastetxeko gurasoen eta haurren aurrean aurkeztu dute. Jolastokia «goitik behera» berritu dute eta lanak baliatu dituzte eraikinaren azpian dauden euri urak jasotzen dituzten hodiak berritzeko ere.

Arduradunek, oro har, gogobeteta hitz egin dute emaitzaren inguruan, eta zehaztu dute «zenbait elementu osagarri» falta direla, oraindik, jolastokia erabat bukatzeko. Ikastetxeko komunitateko kideez gain, aurkezpenean izan dira, besteak beste, Ibarrako Udaleko ordezkariak, parte hartze prozesua gidatu duen arduraduna eta jolastoki berria diseinatu duen arkitektoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!