Ibarra Herri Hezitzailea osatzen duten zenbait eragileek ikasturte honetarako aurreikusitako egitasmoak abiatu dituzte. Izan ere, hila hasieran, Ibarra Herri Hezitzailearen Foroko lehen bilera burutu zuten. Bertan, elkargunea osatzen duten eragile bakoitzak ikasturte honetan zehar burutuko dituen egitasmoak aurkeztera eman zituen. Horietako bat izan zen Nura Gizarte Elkartea, eta ikasturte honetarako bi hitzaldi antolatu ditu, gazteak eta buru osasuna ardatz hartuta.
Lehen hitzaldia azaroaren 4an izango da, 17:00etan, Ibarrako kultur etxeko areto nagusian. Agifesek bideratuko du saioa, Gazteen buru osasuna, guztion erronka izenean. Bigarren saioa, berriz, azaroaren 11an izango da, ordu eta leku berean. Saio hau, ordea, Biziraun Elkarteak gidatuko du, Mitoak apurtzen, hitz egin dezagun suizidioaz izenean.