Gaur banatuko dituzte arte eszenikoetako Max sariak

Ataria 2024ko uztailaren 1a

'En la oscuridad, todo se mueve' ikuskizuneko interpreteak; Odriozola, ezkerretik hasita bigarrena. Institut Valencià de Cultura

Eskualdetik, Aimar Odriozola ibartarra dago sailkatuen artean, interpreteetako bat baita dantza ikuskizun onena izateko izendatu duten obretako batean.

Gaur banatuko dituzte arte eszenikoetako Max sariak. Dantza ikuskizun onena izendatzeko lehian da En la oscuridad, todo se mueve [Iluntasunean, dena mugitzen da] obra eta bertako interpreteetako bat da Aimar Odriozola ibartarra.

Izendapen horrez gain, besteren bat jasotzeko lehian da obra hori, bertarako egindako lanagatik izendatu baitute koreografia onenaren sailean Paula Serrano Llorca koreografoa.

Eskualdeko parte hartzea
Max sarietan izan zen eskualdekorik joan den urtean ere. Hain zuzen, dantzari interprete onenaren saria jasotzeko izendatu zituzten Jon Arsuaga eta Iñigo Etxeberria, baina finaletik kanpo geratu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!