Elkartasun Kilometroa egin du Uzturpe Ikastolak. Hasi aurretik hitza hartu dute Tolosaldea Sahararekin elkartekoek eta Saharako egoera gogora ekartzeaz batera eskerrak eman dizkiete antolatzaileei ekimenagatik. Jarraian herriko plazatik abiatu dira ikasleak zein irakasleak eta korrika aritu dira herrian zehar. Amaieran eskumuturrekoak banatu dituzte eta laranjak jaten aritu dira.