'Cromlech' antzezlana hilaren 12an, Ibarran

Ataria 2024ko apirilaren 4a

Iturria: Evaren Alabak

Evaren Alabak taldearen bigarren proiektua ikusteko aukera izango da kultur etxean, hilaren 12an, 19:00etatik aurrera.

Evaren Alabak taldeak bere bigarren proiektua, Cromlech izenekoa, eskainiko du apirilaren 12a, 19:00etan, Ibarrako kultur etxean. «Familiako aita hil ondoren, hiru emakume, ama bat eta bi alaba berriz elkartu dira. Ezer ez da gauza bera izango bilera horren ostean. Familiaren sekretuak agertzen joango dira, eta horrek gaizki ulertuak, harridura eta errua eragingo ditu. Hala ere, egoera honek ikuslearen barrea eragingo du», esan dute taldeko kideek antzezlanari buruz. Antzezlana 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Erlazionatuak

Ikusten ez dugunaz jabetzeko

Josu Artutxa Dorronsoro 2021 ira 04 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!