Belabietako gimnastak Oskitxo txapelketan

Ataria 2024ko martxoaren 8a

Gasteizen jokatu da txapelketa aurreko asteburuan.

Oskitxo txapelketan izan ziren Belabietako gimnastak, eta larunbatean kadete eta jubenil B mailakoek parte hartu zuten. «Plazer bat izan da torneo honen parte izatea eta gainera gure neskek lan bikaina egin dute», zehaztu dute Belabietatik. Ondorengo emaitzak lortu zituzten: kadeteetan Uxue Estivarizek 7. postua lortu zuen, Maialen Azpirozek 17.a eta June Martinezek 23.a; jubeniletan Irati Larretak 3. postua, Mireia Larretak 9.a eta azkenik Uxue Ugartemendiak 11.a.
 
Igandean, berriz, oinarrizko jubenil taldearen txanda izan zen txapelketa berean, bosgarren postua eskuratuz. Klubetik azaldu dutenez, lanean jarraituko dute hurrengo txapelketei begira, datorren asteburuan Euskadiko Ligan eta Beti Ritmica Txapelketan izango baitira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!