Tapoi solidarioen bilketa abiatu du Ibarrako Udalak

Ataria 2024ko otsailaren 21a

Ibarrako Udalak plastikozko tapoiak birziklatzeko ontzia jarri du Euskal Herria kaleko 18 zenbakian; tapoiekin ateratako dirua ekintza solidario batera bideratuko da.

Ontzi horretan jasotzen diren tapoien kudeaketaz Bizi Nahi Elkartea arduratuko da eta SEUR Fundazioarekin hitzarmen bat sinatu du horretarako. Hala ere, tapoien kudeaketan herriko beste eragileek ere parte hartzea dela dio udalak. Tapoiekin ateratako dirua ekintza solidario batera bideratuko da, baina edozein tapoik ez du balioko. Beraz, udalak datozen egunetan bertan kartel bat jarriko du azalpenekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!