Oporretan Euskaraz udalekuetarako aurrematrikula, zabalik

Ataria 2024ko otsailaren 1a

Ibarrako Oporretan Euskaraz udalekuetako artxiboko irudia.

Izen-ematea gaur zabaldu dute eta otsailaren 7ra arte egin ahalko da.

Ibarrako Udala udalekuetako antolaketa lanekin hasi da jada eta aurrematrikulatzea zabaldu du. Esan du parte hartuko duen ikasle kopuruaren aurreikuspen bat izan nahi dutela Oporretan Euskaraz udalekuak antolatu ahal izateko.  Aurrematrikula epea otsailaren 1etik 7ra bitarte da eta horretarako esteka honetan dagoen galdetegia bete behar da. Galdetegia webgunean bertan bete daiteke edo udaleko harreran zein kultur etxean eskatu daiteke, eta behin beteta bertan utzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!