'Bizkarsoro' filma ikusteko aukera izango da Ibarran

Ataria 2024ko urtarrilaren 24a

Josu Martinezek zuzendutako filma izango da ikusgai datorren urtarrilaren 31n, Ibarrako Kultur etxean; goizean ikasleek ikusiko dute eta arratsaldean gainontzeko herritarrek.

UEMA eta Ibarrako Udalarekin elkarlanean, Uzturpe Ikastolako kultur asteko egitarauaren baitan Bizkarsoro filma eskainiko da datorren urtarrilaren 31n, asteazkena, Ibarrako Kultur etxean. Bi saio izango dira: Lehen saioa 12:00etan izango da eta DBH 3 eta DBH 4ko ikasleei zuzendua egongo da; bigarren saioa, berriz, 18:00etan izango da eta herritar guztiei zuzendua egongo da. Bi saioetan, filmaren ondoren, solasaldia egingo da Gastibeltzako kide eta pelikulako ekoizle den Katti Pochelurekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!