Bertso saio musikatua egingo dute abenduaren 29an Ibarran

Ataria 2023ko abenduaren 27a

Oihana Iguaran Barandiaran, Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariak izango dira protagonistak. San Bartolome elizan izango da, 19:30ean hasita, eta sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira parrokia atarian.

Ibarrako Udalak eta Hauspoa elkarteak antolatuta, bertso saio musikatua egingo dute ostiralean, abenduaren 29an, 19:30ean hasita, San Bartolome elizan. Oihana Iguaran Barandiaran, Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariak izango dira ekitaldiko protagonistak. Gai jartzaile moduan Ane Zubia Aranalde ariko da eta musikari, berriz, Izaro Yañez Sorondo. Hileta egonez gero, bertso saioa 20:00etara atzeratuko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Sarrerak egunean  bertan eskuratu ahal izango dira parrokia atarian 5 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!