Euskal presoen aldeko manifestazioa egingo dute igandean Ibarran

Ataria 2023ko abenduaren 26a

Sare herritarrak deituta, 'Konponbiderako giltzak!' dinamikarekin bat eginez, manifestazioa egingo dute igandean, 19:00etan, Ibarrako plazatik abiatuta.

Elkartasuna ez da falta izaten egun hauetan. Ibarrako Sare herritarrak euskal presoen eskubideen alde Gabonetarako ekimen ugari antolatu ditu. Esaterako, igandean kantu bira egin zuten herrian zehar eta igande honetan presoen aldeko manifestazioa egingo dute, 19:00etan herriko plazatik hasita.

Urtarrilaren 13an izango dute hitzordu nagusia, eta 16:00tan Bilbon izango den manifestazio nazionalarekin bat egingo dute. Bilbora joateko autobusa 14:15etan irtengo da kultur etxe paretik. Apuntatzeko interesa dutenek Karlatz, Atari eta Zubiaurre tabernetan eman ahalko dute izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!