Bi urteko kartzela-zigorra, gurpildun aulkian zihoan ibartarra hil zuen gidariarentzat

Ataria 2023ko abenduaren 4a

Sententziak kartzela-zigorra kendu dio prozesatuari datozen bi urteetan deliturik ez egiteko baldintzarekin. Hori bai, ezingo du gidatu sei urtetan.

Bi urte, sei hilabete eta egun bateko kartzela-zigorra ezarri dio Donostiako zigor-arloko epaitegiak Ibarran gurpil-aulkian zebrabide bat gurutzatzen ari zen gizon bat harrapatu eta hil zuen gidari bati. Epaiak gertakari horien egilea zuhurtziagabekeria larriko giza hilketaren delitu baten arduradun jotzen du, eta bigarren delitu bat ere egozten dio, edari alkoholdunen eraginpean gidatzea, alegia.

Sententziak kartzela-zigorra kendu dio prozesatuari datozen bi urteetan deliturik ez egiteko baldintzarekin. Hori bai, ezingo du gidatu sei urtetan.

Istripua 2022 urteko apirilaren 15ean gertatu zen, 14:30 inguruan. Gidariak gurpil-aulkian zihoan ibartarra harrapatu zuen, zebrabidea gurutzatzen ari zenean. Istripuaren ondorioz, bertan hil zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!