Ibarrako Gazte Asanbladaren urteurrena ospatuko dute larunbatean

Ataria 2023ko azaroaren 27a

Ibarrako Gazte Asanbladak 30 urte betetzen ditu aurten eta egitarau zabala prestatu dute larunbaterako.

Herri kirolekin zabalduko dute urteurren festa 11:00etan, plazan. Ondoren, bazkaria egingo dute 14:30etan hasita. Bazkarirako tiketak Zubiaurre eta Ataria taberneten izango dira salgai. Ikasle eta langabetuek 8 euroren truke izango dituzte eta langileek 10 euroren truke. Horiek erosteko azken eguna asteazkena izango da.

Arratsaldean, berriz, sagardo dastaketa egingo dute 19:00tan, plazan. Eta iluntzean afaria egingo dute gaztetxean, bertsolariekin girotua. Ondoren, ekitaldia egingo dute. Kontzertuekin amaituko dute eguna, Labanka, Iltze eta DJ Bikañaren eskutik.

EGITARAUA

  • 11.00. Herri kirolak generazioka, plazan.
  • 14.30. Bazkaria, plazan.
  • 19.00. Sagardo dastaketa, plazan.
  • 21.00. Afaria bertsolariekin girotua, Gaztetxean.
  • 22.30. Ekitaldia.
  • 23.00. Kontzertuak: Labanka, Iltze eta DJ Bikaña.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!