Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak sustatutako kargarako azpiegitura erabilgarri dago jada Ibarrako Otarreaga kaleko 9. zenbakian dagoen aparkalekuan. Horretarako, Zunder EasyCharger app-a deskargatu beharko da, eta ibilgailua hornitzeko mugikorra izan beharko da eskura.
Kargaketa abiatzeko modurik sinpleena app-aren erdiko botoia sakatu eta ondoren kargagailuaren QR kodea eskaneatzea da. QR kodea eskaneatu ordez, konektorearen identifikazio-zenbakia eskuz ere sartu daiteke. Beste aukera bat da app-aren mapan erabili nahi den konektorea hautatzea.
Instalatutako kargagailuak erdi-azkarrak dira, 22 kW-koak, eta kargaketa osoaren iraupena ordu eta erdi eta hiru ordu artekoa izan daiteke, oro har, beti ere, ibilgailuaren ezaugarrien arabera. Kargaketa amaitutakoan ibilgailua mugitu beharko du erabiltzaileak, zerbitzua hurrengo ibilgailuek erabili dezaten libre gera dadin. App-aren bidez, kargatzeko ordutegia erreserbatzeko aukera ere badago.