Lauburu Ibarraren Kopako partidarako sarrerak eskuragarri

Ataria 2023ko azaroaren 15a

Lauburu Ibarrak Errege Kopako partida jokatuko du datorren asteartean, azaroak 21, Belabietan. Partida 20:00etan hasiko da eta lehen mailan jokatzen duen Xota nafarren aurka izango da norgehiagoka.  

Sarrerak eskuratzeko aukera zabalik dago. Bazkideek sarrera doan izango dute, baina beharrezkoa dute sarrera eskuratzea, eserleku kopurua kontrolpean izateko. Bazkide ez direnen artean, 18 urtetik gorakoek 5 euro ordainduko dituzte, 13 eta 18 urte bitartekoek 2 euro eta 12 urte edo beherakoek doan izango dute. Sarrera Internetez eskuratu daiteke labur.eus/ScKCU esteka erabiliz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!