700 eurotik gora bildu zituen Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Ibarran

Ataria 2023ko azaroaren 7a

Larunbatean egin zuten diru-bilketa Euskal Herria kalean, Idoiaga kalean eta Azkue kalean zehar; elkarteak herritarren eskuzabaltasuna eskertu du.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak urteko diru-bilketa egin zuen larunbatean Ibarran, gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa emateko, ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte-langileekin konpromisoa hartzeko, eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzeko helburuarekin.

Guztira, 728,97 euro bildu zituzten larunbatean, eta lortutako baliabideak ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko dira.«Diru-bilketari esker, ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programak egiten jarraitu, eta gaixotasunaren prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainak egiten jarraitu ahal izango dira. Elkartearen zerbitzu guztiak doakoak dira eta, beraz, diru-bilketa bezalako ekimenak ezinbestekoak dira hauek mantendu ahal izateko».

Hainbat boluntariok hartu zuten parte jardunaldi solidario honetan, hiriko lau puntutan jarri ziren mahaietan banatuta: Euskal Herria kalean (bat Carrefour aurrean, eta bestea Dano tabernan), Idoiaga kalean (kafetegian) eta Azkue kalean (okindegian). Urteko diru-bilketa, herritarrei elkartea hor dagoela eta pazienteei eta senideei laguntzeko lanean jarraitzen duela gogorarazteko aukera ematen duen ekimena dela adierazi dute. «Minbiziaren Aurka Gipuzkoanetik boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honetan eta beste batzuetan parte hartuz Elkarteari laguntzen egiten duten lanagatik», gaineratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!