Lauburu Ibarraren Kopako partida Urnietan jokatuko da

Ataria 2023ko urriaren 30a

Hasiera batean Belabieta kiroldegian jokatzekoa zen partida, baina azken uneko erabaki bat dela eta, Urnietako kiroldegian jokatuko da.

Partida bihar, urriak 31, izango da, eta talde moreak bigarren mailako Wanapix Sala 10 taldearen aurka jokatuko du, 20:00etan hasita. Hori horrela, Ibarrako Udalak bi autobus jarri ditu partidara joan ahal izateko. 19:00etan abiatuko dira, Belabietatik, eta doan izango dira. Sare sozialetatik zabaldu dute lotura autobusetarako izena emateko. Bestalde, klubeko bazkideek sarrera doan izango dute sarreran txartela aurkeztuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!