110 parte hartzaile III. Ibarrako Mendi Martxan

Ataria 2023ko urriaren 23a

Ibarrako inguruetatik aritu ziren mendizaleak, eta ibilbide motzak 52 parte hartzaile izan zituen eta ibilbide luzeak 58.

Bidetxur Mendi Klubak antolatu du egitasmoa, eta «oso gustura» daude eta balantze positiboa egin dute: «Eguraldia lagun, giro paregabean ibili ziren parte hartzaileak. Aurreko urteko ia ibilbide berdina izan dugu aurtengoan ere, Uzturreko tontorra zapaltzea izan baita aldaketa bakarra. Parte hartzaileen aldetik oso positiboki baloratu dute ibilbidea eta hurrengo urteetan ere mantentzea izango da joera».

Bestalde, antolatzaileek nabarmendu dute Euskal Herri guztitik (Iruñea, Gasteiz, Portugalete edo Iparraldetik) eta kanpotik ere (Logroño, adibidez) etorri direla mendizaleak Ibarrako Mendi Martxa egitera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!