Eneko Aranguren izan da azkarrena San Bartolome Sarian

Ataria 2023ko irailaren 2a

Eneko Arangurenek irabazi du junior mailako XLI. San Bartolome Saria 2 ordu, 6 minutu eta 53 segundo eginda. Unax Gorostidiri bi segundo atera dizkio eta 4 segundo Ibai Irisarriri. 

Eneko Arangurenek irabazi du Ibarran hasi eta bukatu den XLI. San Bartolome Txirrindularitza Saria. Unax Gorostidi izan da bigarrena eta Ibai Irisarri hirugarrena. Taldeka Limousin-Oriako gailendu da eta Viveros San Anton-Mardu eta Andoaingo Txirrindulari Eskola izan ditu atzetik.

 
Sailkapena

1. Eneko Aranguren (Viveros San Anton-Mardu). 2 ordu, 6 minutu eta 53 segundo.

2. Unax Gorostidi (Limousin-Oriako). 2 ordu, 6 minutu eta 55 segundo.

3. Ibai Irisarri (Limousin-Oriako). 2 ordu, 6 minutu eta 57 segundo.

4. Iker Ugartemendia (Andoaingo Txirrindulari Eskola). 2 ordu, 6 minutu eta 59 segundo.

5. Eñaut Urkaregi (Danena Kirol Elkartea). 2 ordu, 7 minutu eta 2 segundo.

6. Esteban Quarcy  (Iparralde). 2 ordu, 7 minutu eta 9 segundo.

7. Eñaut Otegi (Limousin-Oriako). 2 ordu, 7 minutu eta 9 segundo.

8. Unax Olano (Limousin-Oriako). 2 ordu, 7 minutu eta 14 segundo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!