Junior mailako XLI. San Bartolome Saria izango da jokoan bihar

Ataria 2023ko irailaren 1a

Txirrindulariak, orain bi urteko edizioan, Uzturpe Ikastolako aldapan gora.

Ibarra Kirol Elkarteak antolatzen du txirrindularitza proba, eta junior mailako eta bigarren urteko kadete mutilek parte hartuko dute.

Proba 15:30ean hasiko da, San Bartolome plazatik, eta Uzturpe Ikastolaren parean izango du helmuga. Guztira 92,5 kilometro egingo dituzte parte hartzaileek, eta eskualdean zein Goierri aldetik izango dute ibilbidea. Hirugarren mailako bi mendate izango dituzte: Altzo eta Ibarrako Etxezarreta gaina. Hain justu, helmuga marratik bitan pasako dira txirrindulariak. Lehenengoa proba amaitzeko 5,5 kilometro falta direla, eta hortik Etxezarreta gainera igoko dira; ondoren Apattako biribilgunera joan, Amarotzera jaitsi, eta Tolosatik pasa ondoren Ibarratik igaro eta helmugara iritsiko dira parte hartzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!