San Bartolome jaietako laugarren eguna ospatzen ari dira Ibarran, eta goiza, kirola eginez pasa dute ibartarrek. Ibarrako Kirol elkartea arduratu da toka eta bola txapelketak antolatzeaz, eta haurrentzako 4x4 futbol txapelketa berriz, Lauburu Kirol Elkarteak antolatu du.
Haur, gazte zein helduek parte hartu dute toka eta bola txapelketetan, eta denera; 100 pertsonatik gora eman dutela izena aipatu dute Ibarrako Kirol elkartekoek. Futbol txapelketan berriz, 2010 eta 2014 urte bitarteko 20 taldek parte hartu dute txapelketan; mutilez osatutako 15 taldek, eta nesken 5 taldek zehazki.
Arratsaldean kirola eginez jarraituko dute Ibarran, izan ere, San Bartolome plazan, Volley txapelketako finalak jokatzeaz gain, Ibarrako Sokatira elkartearen eskutik, herri kiroletan parte hartzeko aukera egongo da.