Prudentxi eta Ziriakoren istorioak, herritarren eskutik

Irati Saizar Artola 2023ko abu. 25a, 17:00

Hauspoa elkarteak antolatzen duen kale antzerkiak ez du hutsik egin aurten ere; jendetza gerturatu da herriko txoko ezberdinetan egin dituzten esketxak ikustera.

Aktoreak, denak herrikoak. Hauspoa elkarteak antolatzen duen kale antzerkian dozenaka herritarrek hartu dute parte aurten ere. Ohiko moduan, ibilbide bat eginez hamaika istorio kontatu dituzte, herriko txoko ezberdinetan. Garai bateko kontuak, pasarte ezberdinetan kontatuta. Prudentxi eta Ziriako izan dira protagonistak, eta haien arteko amodio istorio eta gorabeherak kontatu dituzte, jendeari algarak eraginez. Ikusmina sortzen duen hitzordua izaten da Ibarrako jaietan egiten duten emanaldia, eta gaur ere, jendetza gerturatu da ikustera.

ABUZTUAK 25, OSTIRALA

  • 16:00-20:00. Haur eta nerabeentzat ur parkea eta puzgarriak, Azkueko plazan.
  • 19:00. Zo-Zongó! taldearekin kalejira plazatik abiatuta.
  • 22.30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 22:45. DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.
  • 23:30. Laket taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 26, LARUNBATA, KIROLAREN EGUNA

  • 09:00. Diana Loatzo Musika Eskolako trikitilarien eskutik.
  • 10:00. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.
  • 10:30. Haurrentzako 4x4 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkartearen eskutik.
  • 11:00. Haur eta gazteen toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Kirol Elkartearen eskutik.
  • 11:00. Erretirodunentzako hamaiketakoa, Bizi Nahi elkartean.
  • 11:30. Haurrentzat herri kirolak, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako gurasoen eskutik.
  • 16:00. Zirika Zirkus taldearen Aurkitu gabeko altxorra emanaldia, Emeterio Arrese parkeko Erraketistak pilotalekuan.
  • 17:00. Volley txapelketako finalaurrekoak eta finalak, San Bartolome plazan.
  • 19:00. Herri kirolak probatu eta gozatu, Ibarrako Sokatira elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 22:45. Alurr Dantza Taldearen Laia emanaldia, Emeterio Arrese parkean.
  • 00:00. Iratzar taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
  • 00:00-03:00. Eraso sexistarik gabeko gunea, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 27, IGANDEA, KUADRILLEN EGUNA

  • 09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.
  • 11:30. Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.
  • 11:45. Oañe badeu kuadrilla berriari ongi-etorria: kuadrillen txupinazoa eta brindisa plazan.
  • 12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.
  • 14:30. Kuadrillen bazkaria Etxea nitxek kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean.
  • 17:30. DJ Bull, herrian zehar kalejiran.
  • 18:00. Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian.
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 23:00. Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
  • 00:00. Desfasatuak kuadrillak piperra osasun etxetik San Bartolome plazaraino eramango du, eta ondoren erre egingo dute.
  • Ondoren. Muxutruk taldearekin dantzaldia izango da, San Bartolome plazan.

Ibarrako Udalaren jai egitarau ofiziala Chroma enpresak eta Tolosaldeko Komunikazio Taldeak elkarlanean egina izan da aurten ere. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!