Beroari aurre egiteko ur jolasak

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 23a

Ibarrako jaien lehen egunean beroa izan da protagonista eta umeek, ur jolasetan ibiltzeko aprobetxatu dute.

San Bartolome plaza haur eta gazteez bete da gaur arratsaldean, Txiribitu Aisialdi Taldeak antolatuta ur jolasetan parte hartzeko. Bero izugarria egin du arratsaldean, eta haurrez gain, gurasoek eta Txiribitu taldeko monitoreek ere gorputzak bustitzeko baliatu dute aukera.

Ur jolasen ondoren, 17:00etan egin behar zen sokadun bigantxen saioa, bertan behera geratu da beroagatik eta animalien segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Hala ere, Ibarrako festek, normaltasun osoz jarraituko dute egunean zehar, eta hau izango da egitaraua:

  • 18:00. Sagardo dastatzea, San Bartolome plazan.
  • 19:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.
  • 21:00. Herri afaria, San Bartolome plazan.
  • 21:15. Xaibor disko festa, Emeterio Arrese parkean.
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 00:00. Zopilotes Txirriaos taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!