Abian dira Ibarrako San Bartolome jaiak

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 23a

Ibarrako euskara taldeko ikasleek jaurti dute jaien hasierako txupinazoa, eta gaurtik aurrera, bost eguneko festa izango dute Ibarran.

Eguraldi paregabearekin, Ibarrako euskara taldeko ikasleek eman diote hasiera Ibarrako festei txupinazoarekin. Bertan, euskara erabiltzearen garrantziaz ohartarazi die plazara gerturatu diren herritarrei.

Behin suziria lehertuta; Ibarrako erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera, gazte kuadrillen kalejira egin da herrian zehar, eta umeentzako gozokiak ere jaurti dituzte udaletxeko balkoitik.

Aurrerantzean ekintzaz beteko da Ibarra. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!