Ibarrako jaietarako, erasoen aurkako protokoloa martxan jarri dute

Ataria 2023ko abuztuaren 23a

Ibarrako Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko, erasoen aurkako protokoloa jarri du martxan. Itaiak adierazi duenez, festa giroan areagotzen diren erasoei erantzuteko jarri duten tresna da.

Protokoloak ondokoa dakar beregain:  

  • Uneko eta ondorengo laguntza
  • Babes soziala
  • Aholkularitza juridikoa
  • Salaketa publikoa 

Protokolo hau abuztuaren 22an jarriko da martxan, eta abuztuaren 28ra arte 24 orduz egongo da erabilgarri. Ibarrako gaztetxean eta oholtza ondoko Mugimendu Sozialistako txosnan egongo da martxan,  eta tabernak ere protokoloaren jakitun dira. Protokoloa aktibatzeko, edonon ikusgarri egongo den telefono zenbakira deitu (614201977) edo barrara jo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!