Alurr dantza taldeak Laia ikuskizuna eskainiko du Ibarrako jaietan

Ataria 2023ko abuztuaren 22a

Larunbat honetan Emeterio Arresen eskainiko du emanaldia, 22:45etik aurrera; ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dagoela gogorarazi du taldeak, iraila amaitu arte.

Gehienentzat udako oporrak izan arren, Alurr dantza taldekoak martxan daude. Herriko festetako egitarauan lekua izan ohi du beraien emanaldiak, eta aurten, Laia ikuskizuna eskainiko dute. Larunbat honetan izango da, hilaren 26an, 22:45ean. Eguraldiak laguntzen badu, Emeterio Arrese plazan izango da, eta gainerakoan, frontoian.

Ez da taldeak udan zehar emango duen emanaldi bakarra, ordea. Hara eta hona dabiltza, eta datozen asteetan geldialdiak egingo dituzte, besteak beste, Trapagaranen, Aldaban, Ordizian, Altsasun edota Bidania-Goiatzen.

Horrez gain, ikasturte berriari begira ere jarrita daude dagoeneko eta matrikulazio epea zabalik dute, iraila amaitu arte. Webgunean bertan edota Ibarrako kultur etxean eman daiteke izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!