Ibarrako festetan Subegi zabalik izango da

Ataria 2023ko abuztuaren 18a

Subegin 'Kaxa hutsak' proiekturako egindako afaria, 2014an.

Abuztuaren 21ean egingo dute Subegiren irekiera festa, 1900etatik aurrera; festetako egunetan, bokatak eskainiko dituzte.

Festa bezperan, abuztuaren 21ean irekiko ditu ateak Euskal Herria kaleko 49. zenbakian dagoen Subegi lokalak.19:00etarako jarri dute hitzordua eta gazte zein heldu, bertaratzeko gonbidapena egin dute.

Festetan, gainera, bokatak salduko dituzte, 24, 25 eta 26 gauean, 20:30etik 22:00ak bitarte. Bertara joanda eskatu beharko dira eta honako aukera izango dutela aurreratu dute: Xolomoa, gazte eta tomatea; hirugiharra, gazta eta tomatea; petxuga, gazta eta tomatea; eta begetala. Horrez gain, abuztuaren 23an, herri afariaren aurretik karropoteoa egingo dute, 19:30 aldera, Subegitik hasita plazara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!