Euskara garelako, euskara taldeak irekiko ditu jaiak

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 19a

Sanbartolomeak abuztuaren 22tik 27ra luzatuko dira. Abuztuaren 23an botako dute suziria eta euskara taldeak izango du ardura. Karmele Jaioren esaldi bat aukeratu dute horretarako: «Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik».

Abuztuaren 22tik 27ra luzatuko dira aurten, Ibarrako San Bartolome jaiak. Ohiko ekitaldiak izango dituzte herriko eragileekin elkarlanean; tomate eta piper banaketa herriko baratzezainen laguntzarekin, kirol eta kultur ekitaldiak herriko hainbat talderen eskutik, jokoak gurasoen lanari esker... Herri bizia da Ibarra eta horren erakusle da jaietarako prestatu duten egitaraua.

Jaiei hasiera emateko suziria Ibarrako euskara taldeak botako du abuztuaren 23an eta euskara erabiltzearen garrantziaz ohartarazteko erabiliko dute hitzordua, «izango bagara, erabili egin behar dugu, gastatu, duen zuku guztia atera, eskuz esku, ahoz aho, etxez etxe, belaunaldiz belaunaldi, edonon, edonoiz, edonorekin...».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!