Trafiko erregulazioak jaietan

Ataria 2023ko abuztuaren 12a

Ibarrako Udalak, abuztuaren 23tik 27ra ospatuko diren Sanbartolome jaietan egingo diren trafiko mozketen eta erregulazioen berri eman nahi du.

  • Abuztuak 23, asteazkena: Erraldoien eta buruhandien konpartsa dela eta, 12:15etik 13:15era Euskal Herria kalean.
  • Abuztuak 24, osteguna: Haurren danborrada dela eta, 11:30etik 12:30era Euskal Herria kalean.
  • Abuztuak 24, osteguna: Helduen danborrada dela eta, 19:30etik 21:30era Euskal Herria kalean.
  • Abuztuak 25, ostirala: Festa herrikoia dela eta, 12:00etatik 12:30era Euskal Herria kalean.
  • Abuztuak 27, igandea: Koadrilen kalejira dela eta, 13:00etatik 14:30era.
  • Abuztuak 27, igandea: Koadrilen kalejira dela eta, 17:30etik 19:30era.
  • Abuztuak 27, igandea: Piparraren erreketa dela eta, 00:00etatik 00:15era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!