Jolasekin hasi dute Txirieguna

Ataria 2023ko uztailaren 15a

Txiribitu Aisialdi Taldeak eta Gazte Asanbladak 30 urte betetzen dituzte, eta hori dela eta egun guztiko egitaraua prestatu dute gaurko.

Txirieguna ari dira ospatzen Ibarran. Txiribitu aisialdi taldekoek antolatu dute, bai aisialdi taldeak eta baita Gazte Asanbladak ere 30 urte betetzen dituztelako. Eguna hasteko puzgarria eta jokoak izan dituzte plazan eta haur zein gazte ugari bildu da bertan. Gaua bitarteko ekitaldiak izango dira aukeran, dena den. Izan ere, bazkaltzeko bilduko dira eta ondoren, bingo musikatua eta prestatu duten abestiaren aurkezpena egingo dituzte. 17:00etan Potx magoa egongo da, triki-poteoa egingo dute gero, eta afaldu ondoren Txiribituren dokumentala erakutsiko dute plazan. 22:30etik aurrera DJ EO egongo da Gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!