Gaizka Maizak Juaristi ISB taldean jokatuko du

Ataria 2023ko uztailaren 13a

Azpeitiko eta Azkoitiko saskibaloi taldeak atzo iragarri zuen fitxaketa. 27 urteko joko antolatzaile ibartarrak denboraldi baterako sinatu du kontratua.

Urola bailarara itzuliko da, beraz, Maiza. 2015ean iritsi zen lehen aldiz Iraurgi taldera. Zilarrezko LEB Ligatik Urrezko LEB Ligara igo zen taldea eta Maiza jokalari garrantzitsua izan zen. Horri esker, Gipuzkoa Basket taldearen deia jaso zuen,​ eta 2016ko maiatzean Endesa Ligan debuta egin zuen Baskoniaren aurka. Ondoren, partida gehiago jokatu zituen lehen mailan.

2017ko udan, bi urterako kontratua sinatu zuen Gipuzkoa Basket taldearekin. Hala ere, Iraurgin jokatu zuen utzita, Urrezko LEB Ligan. Ondoren Gipuzkoa Basketera itzuli zen, eta azken urteetan, Melillan (Urrezko LEB Ligan), A Coruñan (Urrezko LEB Ligan), Baskoniaren bigarren taldean (Zilarrezko LEB Ligan) eta Zornotzan jokatu du. Azken honetan, Urrezko LEB Ligara igotzeko kanporaketak jokatu ditu 2022-2023 denboraldi amaieran. Orain, Juaristi ISB taldera itzuliko da, 2023-2024 denboraldirako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!