Tolosarraren bigarren urtea izango da Azpeitiko eta Azkoitiko saskibaloi taldean. Pasa den denboraldian, Mikel Odriozola entrenatzailearen laguntzailea izan zen mutilen lehen taldean.
Aurrez, Tolosako TAKE saskibaloia taldeko entrenatzaile izan zen Gonzi. Hain justu, gaur egun TAKE saskibaloia taldeko entrenatzailea den Goar Artetxe, Azpeitiko eta Azkoitiko taldean aritu zen laguntzaile.